|
|
WEBQUEST KLIMA ALDAKETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAREN 3. edo 4. WEBQUESTa (irakasleentzako irizpide didaktikoak) [NATURAREN ZIENTZIAK] ASUN FERNÁNDEZ
OSTOLAZA
|
|||||
|
|
||||||
|
Sarrera | Betebeharra | Prozesua | Ebaluazioa | Ondorioak| Kredituak | |
||||||
|
Lurraren sorreratik hona, hau da orain dela 4500 milioi urtetik hona lur planetaren klimak aldaketak jasan ditu, baina azken urteetan aldaketa hauek azkarrago gertatzen ari dira eta ere ondorio latzagoak dituzte planetan. Badirudi mundu mailako akordio bat dagoela arazo honen aurrean zerbait egiteko, salbatuko gaituzte nazioarteko Kyoto bezalako hitzarmenek? Edo hasi beharko genuke geure kasa zerbait egiten gure etxe, ikastetxe eta hirietan? Zeuek erabaki.
Webquest honetan klima aldaketaren arazoaren oinarria eta zergatia ezagutuko duzue, baita ere gure eskura dauden hainbat soluziobide. Talde txikietan elkartu eta ikastetxean eta herrian klima aldaketari buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpaina bat antolatuko duzue, bertan neurriak proposatuz klima aldaketaren erahgina mugatu ahal izateko. Irudi erakargarriak aurkitu edo atera eta esloganak edo esaldi erakargarriak asmatu beharko dituzue eta gero horma irudiak konposatu ikaskideak, irakasleak, guraso eta bestelako bisitariak motibatzeko. Baina horma irudiak ipini baino lehen baimena eskatu beharko diozue zuzendariari, kanpainaren beharra eta arzoaren larritasuna ondo azalduz.
Betebeharra egin ahal izateko hirunaka ipini, talde bakoitzak ordenagailu bat duelarik. Talde bakoitzak horma irudi bat prestatu behar du eta bere edukinaz laburpentxoa idatzi, baina guztien edukinaz jabetu beharko zarete guztiok. Gero 6 ekintzan talde eberdinetan banatuko zarete eta horietan jende ezberdinari gutunak idatzi beharko diezue kanpainaren berri emanez. Errotulkiak, paper zuriak eta kartulina handiak beharko dituzu hiruko talde bakoitzeko.eta argazki maikina digitala talde osorako
Webquest hau 8 ordutan burutu daiteke, horietako 5 ordenagailuarekin lanen hiruko edo lauko taldetan. Ordu beteko saio bat ikastetxetik zehar ibilibide bat egiteko beharko duzue klima aldaketarekin zerikusirik dituzten aztarnak identifikatu ahal izateko. Beste ordu beteko saio baten horma irudiak egingo dituzue. Gero 30 minutuko saio baten taldeka erakusketaren edukia esplikatuko diezue ikaskeideei, irakasleei edo beste bisitariei (familiak, komunikabideak, etab.). Azkenik beste 30 minututan ebaluazio-galdetegi bat betetzeko erabili beharko duzue, zeinek ebaluazio orokorarren 3 . esparrua betetzeko baioko dizuen.
1 EKINTZA: Klima aldaketari buruzko bideoa Webgune horretan dagoen klima aldaketari buruzko bideoa ikusten duzuen bitartean, koadroan bertan agertzen diren klima aldaketaren definizioa, zergatiak, ondorioak eta soluziobideak (nazioarteko akordio politikoa zein pertsonalk) apunta itzazue.
2. EKINTZA: Koadroa osotzen Beheko Eusko Jaurlaritzako webgunean 1. ekintzan betetzen hasi zareten koadroa osotzeko informazio gehaigo aurkituko duzue. Erabili itzazue informazio gehaigo jasotzeko. Baita ere gero horma irudietan erabil ditzakezuen hainbat argazki interesgarri esjura ditzakezue. Webgune horretan ere “Berotegi efektua” esplikatzen duen irudi eskematikoa dago. Irakurri itzazue nola gertazten den efektu hori, labur itzazue informazioa eta beheko irudia esplikatzeko erabili.
3 EKINTZA: Irudien bilduma Webgune honetan sentsibilizazio kanpaina burutzeko beharko dituzuen irudi interesgarri, eskema, esaldi eta definizio interesgarriak aurktiuko dituzue. Gorde artxiboetan: esaldi erakargarriak, irudiak, definizioak, zergatiak, ondorioak eta soluziobideak. Soluziobideak taldekatu: 1: elektrizitatea; 2: berokuntza; 3: isolamendua; 4: garraioa; 5: berdeguneak eta biodibertsitatea; 6: hondakinak eta birziklaia; 7: material eta baliabideen kontsumoa (papera, adibidez) eta 8: ura. www.geocities.com/edu112ve/efectoi.html
4 EKINTZA: Sentsibilizazio kanpaina antolatzen Kanpaina prestatzeko riudi gehiago aurki ditzakezue webgune honetan. Orain horma irudiak egiteko unea iritsi da.
Talde bakoitzari dagokion horma irudia banatu: 1: klima ladaketaren arazoa; 2: berotegi efektua; 3: klima aldaketaren zergatiak; 4: ondorioak; 5: soluziobideak: elektrizitatea, berokuntza eta isolamendua; 6: soluziobideak: garraio iraunkorra; 7: soluziobideak: hondakinak eta birziklaia eta 8: soluziobideak: ur eta paperaren kontsumoa.
Guztion artean kanpanari eta horma irudi guztiei batasuna emango dien titulua hitzartu ezazue
http://www.greenpeace.org/espana/r-evoluci-n-renovable/que-puedes-hacer-t
5 EKINTZA: Ikastetxetik argazki-ibilbidea Talde bakoitzak ikastetxetik zehar ibilbide bat egingo du identifitzen beraiei dagokien horma irudiaren gaiarekin zerikusirik duten elementuak eta aldi berean argazkiak aterako dituzue gero horma irudietan erabiltzeko.
6 EKINTZA: Horma irudiak egiten Talde bakoitzak kartulina baten, dagokion gaiaz eta hartutako argazki, irudi eta ideiekin klima ladaketaren arazoarei buruz sentsibilizatzeko horma irudia egingo du. Gero horma irudi guztiei argazkiak atera.
7 EKINTZA: Baimena eta lankidetza eskatuz Ekintza honek taldekatze berri bat eskatzen du . 4ko taldeak eratu eta lehen talde ezberdinetan aritu zaretenok elkartu. Taldeka eskaera gutuna edo lankidetza eskatzeko gutunak idatzi beharko dituzue: 1) Zuzendariari eskaera horma irudiak ipintzeko eta erakusketa antolatzeko, noski klima aldaketaren arazoa eta aurkako ekintzak jorratzeko beharrak azalduz; 2) Guraoen elkartera gutuna erakusketaren berri emanez eta klima aldaketaren arazoa eta aurkako ekintzak jorratzeko eskatuz; 3) Udal ordezkariei gutuna klima aldaketaren arazoa eta aurkako ekintzak herrian jorratzeko eskatuz; 4) Gutuna edo faxa komunikabideei erakusketaren berri ematen eta klima aldaketaren arazoa eta aurkako ekintzak jorratzeko beharra azalduz eta beraien lankidetza eskatuz eta 6) Ikastetxeko irakasle ez diren pertsonari erakusketaren berri ematen eta lankidetza eskatuz. arta al personal no docente para que difundan y tomen medidas en contra del cambio climático .
Klima aldaketari buruzko informazio gehiago (gazteleraz) webgune honetan http://www.cambioclimaticoglobal.com/
Gutunak idazteko erak (gazteleraz) webgune honetan http://www.oficinaempleo.com/cand/carta9.htm
8 EKINTZA: Erakusketa eta kainpañaren aurkezpena Lauko talde bakoitzak 30 minutu izango du erakusketa bisitariei erakus eta esplikatzeko. Bisitariak, ikastetxeko beste ikasle, irakasle, zuzenadritza taldekoak, guraso edo udal komunikabide edo administrazioko edonor izan daiteke. Txandak antolatu beharko dituzue guztiei atendizteko.
Ebaluazioa Zuen lanaren ebaluaziorako alor hauek hartuko dira kontuan eta alor bakoitzean ebaluzio koadroan azaltzen diren irizpideak:
Talde lana Informazio eta komunikazio teknologien erabilera Galdetegi baten bidez gaiaren ezagutza Horma irudien edukinak Bestei komunikatzeko bitartekoak
Bakarkako galdetegia erantzun beharko duzue gaiari buruzko ezagumenduak baloratzeko.
ONDORIOAK Ikerketa askok adierazten duten moduan gero eta aztarna nabarmenak daude berotegi efektuko gasen gehiegizko isurketek sortarazi dezaketem ondorio larrietaz. Baina ere inoiz baina argiago dugu energiaren eraginkortasunak, erregai fosilen eta bailabide naturalen kontsumoaren gutxipenak eta biodibertsitatearen babesak lagun dezaketaela klima aldaketaren arazoaren inpaktuak gutxitzen. Hiritar guztien, ikasleak, irakasleak eta familiak barne, baina batez ere giza eragina eta gizartean erabakiak hartzen dituztenen ardura da klima aldaketaren aurrean erantunkizunaz jokatzea.
KREDITUAK: WEBQUEST-aren kreditu eta baliabide. CNICE (Ministerio de educación y Ciencia) eta 2007/2008.Garatu “WebQuest, aplicaciones educativas” ikastaroan ondorioa da webques hau. Garapenerako erabilitako webguneak ondorengoak dira www.geocities.com/edu112ve/efectoi.html http://www.greenpeace.org/espana/r-evoluci-n-renovable/que-puedes-hacer-t http://www.cambioclimaticoglobal.com/
|
||||||
|
|
|
|||||