
Gure planetan bizidunen aniztasun ikaragarria dago. Biodibertsitate hori egungo Lurrak heredatu duen mila miloika urteren historia eta eboluzioaren ondorioa da, eta gaur egun mehatxatuta dago, besteak beste, zenbait giza jardueren ondorioz.
Urdaibain dagoen Euskal Herriko Biodibertsitatearen Zentruaren inaugurazioak garrantzia berezia izango du, bertaratuko diren ordezkari sozial eta politikoengatik eta hedabideetan izan dezkaken oihartzun handiagatik.
Gure gizartean dauden biodibertsitateari buruzko ikuspuntu ezberdinak agertzeko zenbait komunikazioren aurkezpenak bere tokia izango du inaugurazio ekitaldian. Zehazki, bigarren hezkuntzako gazteek hiru komunikazio aurkeztu ahal izango dituzte. Zuek 4º DBHko ikasleak izanik, aukera duzue komunikazio batekin parte hartzeko, eta webquest hau hori errazteko pentsatu da.
Kontuan izan bestalde,arduradun politikoek hartu duten konpromisoa: gure herriko biodibertsitatea babesteko eta sustatzeko estrategiak garatzeko orduan komunikazioen ekarpenak gogoan izango dutela.
Webquest honen garapenean gaiari buruzko aspektu garrantzizkoenetakoak ezagutuko dituzu, hala nola, biodibertsitate motak, Euskal Herriko biodibertsitatearen adierazpen esanguratsuenak eta haren babesak dituen mehatxu nabarmenenak.


Ikasturtearen amaieran inauguratuko da Urdaibain “Euskal Herriko Biodibertsitatearen Zentrua”. Ikastetxeek aukera dute inaugurazio ekitaldian parte hartzeko hiru komunikazio aurkeztuz. Komunikazioek ordu laurdeneko iraupena dute, gure herriaren biodibertsitatearen egoerari buruzkoak izan behar dira eta egoera hori hobetzeko iradokizun batzuk jaso behar dituzte. Ikastetxe bakoitzak bertan egindako komunikazio guztien artean bat aukeratuko du. Gero, horietatik guztietatik Biodibertsitatea Zentruak hiru hautatuko ditu inaugurazioan aurkezteko.
Egindako komunikazio guztiak ikastetxearen webgunean kokatuko dira.
Komunikazioa aurkezpen digital (ppt) eran prestatu behar duzue, eta kontuan izan baloratuko direla edukiak eta lanaren erakargarritasuna ere.

Zeregina egiteko ikasgela lau ikasleko taldetan banatuko da. Talde
bakoitzak biodibertsitateari buruzko komunikazio bat prestatu
behar du, power point eran.
Talde bakoitzeko ikasle batek ppt-aren elaborazioa koordinatuko du eta beste batek ikasgelan aurkezteko ardura izango du
Komunikazioa egiteko talde bakoitzak ordu bateko 10 saio izango ditu.
Hemendik aurrera zeregina egiteko lagungarriak diren jarduerak aurkituko dituzue. Jarduera horiek ordenatuta daude eta bost ataletan taldekatu dira:
1. Jarduera. Topatu biodibertsitatearen hiru edo lau definizio. Idatzi guztiak eta aukeratu bat, kontuan izanik komunikazioan erabili ahal izango duzula. Laguntzeko bi definizio eskaintzen dizkizugu.
2. Jarduera. Topatu biodibertsitate motei buruzko informazioa eta laburtu eskema batean.
3. Jarduera. Laburtu idazki batean biodibertsitatea babesteko zergatiak.
4. Jarduera. Topa ezazu biodibertsitatearen galera eragiten duten mehatxu garrantzizkoenei buruzko informazioa eta labur ezazu eskema batean.
5 Jarduera. Azaldu Euskal Herriak duen biodibertsitatearen zergatiak.
6. Jarduera. Deskribatu mehatxatuta dauden Euskal Herriko 5 ornodunen egoera. Osatu testua aztertutako espezieen argazkiekin.
7. jarduera. Aurkeztu itzazu bi mapetan EAEko naturgune batzuk: lehenengo mapan, Parke Naturalak eta Urdaibaiko Biosfera Erreseba kokatu; bigarrenean, Natura 2000 Sareko 3 BGL, 3 BBE eta Ramsar zerrendako bi hezegune adierazi. Oinarri bezala txantiloi hau erabil dezakezu.
8. Jarduera. Aurreko jardueretan oinarrituta egin, 20 bat diapositiba erabiliz, aurkezpen digital erakargarria. Erabili horretarako, testu laburrak, irudi esanguratsuak eta koloreen konbinazio orekatua. Aurkezpen horretan agertu behar dira Euskal Herriko biodibertsitateari buruz taldeak duen ikuspuntua eta egoera hobetzeko egiten dituen iradokizun batzuk.


Zure ebaluazioaren lana egiteko ondoko irizpideetan oinarritzen den matrizea erabiliko dugu:

Gaur egun planetak duen ingurumen arazorik larrienetakoa biodibertsitatearen galera da, eta horregatik gaurkotasun handiko gaia da. Seguruasko guztiok irakurri edota ikusi ditugu gaiarekin erlazionatutako berriak eta dokumentalak. Webquest honek biodibertsitateari loturiko aspektu garrantzizkoenak lantzeko, eta horien ingruko aurre ezagutzak gaurkotzeko eta berregituratzeko balio izan du.
Izan ere, honako hau jorratu da:
Horrekin guztiarekin batera, egindako hausnarketak eta eztabaidak bizidunen, beraien barietateen, garatzen diren ekosistmen, eta, giza esparruan, planeta eta gure ingurune hurbila aberasten duten kulturen babesaren aldeko norbanakoen kontzientzizioa eta inplikazioa areagotzeko baliagarriak izan dira.

Webquest hau 2007/2008 ikasturtean egin da, Garatuk antolatu eta CNICE-k (Hezkuntza eta Zientzi Ministerioa) eman duen “Webquest, aplicaciones educativas” izeneko ikastaroaren barruan.
Egileok ikasketa baimen bati esker Ingurugela-CEIDAn ari gara lanean “Eskolako Agenda 21” programarentzat materialak prestatzeko helburuarekin.
Webquest hau egiteko guk sortutako zenbait materialez gain web orri batzuk ere erabili ditugu:
